WOMEN IN PROGRESS

Enplegua, zientzia eta teknologia

Hitzaldien jardunaldia

Asteartea, 2019ko martxoak 26, Guggenheim Bilbao Museoko Entzunaretoa
Beteta

Girls&Tech haurren tailerra

Larunbata, 2019ko martxoak 30 (Bilbon eta Vitoria-Gasteizen)
Informazio gehiago

Gaur egungo arazo handietako bat lanbide teknologikoetan dagoen genero-arraila da, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) lizentziaturetan ikasleen %20 baino gutxiago baitira emakumeak. Egoera are larriagoa da lanbide-heziketan. Oinarri teknologikoa duten gero eta lanpostu gehiago sortzen dira, eta horregatik da garrantzitsua emakume gazteak alor honetara sustatzea eta alor honetan sartzea.

XEDEAK

N

Inspirazioa

Emakumeen arrakasta eta buruzagitza ageri diren historiekin inspiratu.

N

Berrikuntza eta ekintzailetza

Diziplina teknologikoak ezagutu lanerako, berrikuntzarako eta ekintzailetzarako iturri gisa.

N

Lanbide-hezkuntza eta -garapena

Familiak eta hezitzaileak sentsibilizatu, izaera zientifiko eta teknologikoko ikasketak egitearen beharraz, lanbide-heziketa sustatu eta indartzeko.

N

Lan-merkatua

Neskatoek eta mutikoek STEM lanbideak ezagutu.


Girls & Tech tailerra

“Teknologia nesken gauza ere bada”

Argiak ekinean

Neska-mutilentzako tailer hauetan argi-efektuak, koloreak eta mugimenduak sortuko
dituzte plaka elektroniko batez. Bloketan programatzen ikasiz, hainbat gauza lortuko
dituzte: led bakoitza kontrolatu, edota led bakoitzaren pizte-denbora eta kolorea erabaki,
led-zerrenda batean argien mugimenduak sortu ahal izateko.

Horrela izan zen bigarren edizioa

WOMEN IN
 PROGRESS





PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORAN/LAGUNTZAILEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA