M. Inés Torres

M. Inés Torres

Informatika Sistema saileko Katedraduna

Zientzia Fisikoetan doktorea UPV/EHUn 1990ean, 1988an Lanioneko (Frantzia) Centre National d’Études des Télécommunications-en ikerketarako egonaldi bat egin ondoren. Ikertzaile bisitaria Valentziako Unibertsitate Politeknikoan 1991/92 ikasturtean eta gero 1996an. Patroiak Ezagutzeko Espainiar Elkarteko (IAPR) zuzendaritza-batzordeko kidea 1995etik 2008ra. Pattern Recognition and Speech Technology ikerketa-taldea sortu zuen, orain, Speech-Interactive, 1990ean, orduz geroztik zuzendu du talde hori eta Eusko Jaurlaritzak aitortuta dago ikerketako talde-finkatu gisa. Gaur egun Sistema Informatikoen katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta kudeaketa akademikoko postuak ere izan ditu. Irakasle-bisitaria izan da Carnegie Mellon (PIttsburgh USA) Unibertsitateko Language Technologies Institute delakoan 2012an eta 2013an. 

Diziplina anitzeko esperientzia akademikoa eta industriala du hizketaren teknologiarekin zerikusia duten arloetan, ahotsa ezagutzekoetan, itzulpen automatikoan, emozioen identifikazioan, dela gizarte-sareetako hizketan dela lengoaian, eta pertsona-makina elkarrizketan eta elkarrekintzan, hori guztia Machine Learning tekniketan oinarrituta gaur egun. Hainbat ikerketa-proiektu eta -kontratu zuzendu ditu zentro teknologikoekin eta enpresekin, eta horietako bat saritu egin du Euskoiker Fundazioak transferentzia teknologian duen eraginagatik. Hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu aldizkarietan, nazioarteko hitzaldiak eman ditu bere espezialitate-arloan eta ikerketa akademiko eta industrialaren arloan kanpoko ebaluatzailea izan da nazio eta Europa mailan (H2020 ekintzak).

Gaur egun EMPATHIC europar proiektua zuzentzen du; ikerketako lankidetza-proiektua da, diziplina anitzeko garapena du eta sektore anitzekoa. Zazpi herrialdetako hamar bazkidek hartzen dute parte. Ikerketa-egonaldi bat egingo du ekainetik aurrera Kaliforniako Unibertsitateak (AEB) gonbidatuta eta Hezkuntza Ministerioak eta Fulbright Fundazioak finantzatuko dute.

PATROCINAN/BABESLEAK
COLABORAN/LAGUNTZAILEAK
ORGANIZA/ANTOLATZAILEA