Amanda Sierra Saavedra

Glial biologia zelularreko laborategiko zuzendaria Achucarro Basque Center for Neurosciencen

Amanda Sierra Ikerbasque Fundazioko ikerketako irakaslea da eta Glial biologia zelularreko laborategiko zuzendaria Achucarro Basque Center for Neurosciencen. Biologian lizentziaduna Madrilgo Complutensean, bere doktorego tesia Madrilgo Cajal Institutuan egin zuen. Ondoren AEBetara joan zen eta New Yorkeko Rockefeller eta Stony Brook unibertsitateetan eta Texaseko Baylor College of Medicinen egin zuen lana. 2011z geroztik gaixotasun neurodegeneratibo zenbaiti erantzunez garunak dituen birsorkuntza mekanismoen azterketan espezializatu da bere laborategia; zehatz esateko, garunaren autogarbiketa sisteman, horri esker hildako neuronak azkar eta modu eraginkorrean kentzen baitira. Bere laborategian egindako ikerketa hau Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak finantzatu dute eta ikerketa horrez gain dibulgazio zientifikoan ere ibiltzen da. Gaur egun Neurozientziako Espainiar Elkarteko idazkaria da eta Emakumea eta Neurozientzia batzordean hartzen du parte.

Amanda Sierra