Concepción Azcuenaga

INDUSTRIA-ERAGIKETEN ZUZENDARIA AERNNOVA – AEROMETALLICEN

Industria-ingeniaria, IGET, Euskal Herriko Unibertsitatea. Nire ibilbide profesionala ANDERSEN CONSULTINGen (gaur egun ACCENTURE) hasi zen, bertako aholkularia izan nintzen. Ondoren, hainbat ardura exekutibo (kalitate-zuzendaria, korporazio-garapena, industria-zuzendaria, new business development, kudeaketa-eredua...) izan nituen Gestamp Taldeko negozio-arlo zenbaitetan, automobilgintzaren sektorean..

Azken urteetan, Aernnova Taldean nago eta osagai metalikoen negozio-unitateko (Aerometallic) industria-eragiketen zuzendaria naiz; 7 lantegi industrial ditu Europan eta Mexikon eta duela gutxi USAn ireki du, 1.000 lagun baino gehiago dira guztira eta sektore aeronautikoko lantegi hauetako kudeaketa operatiboaren buru naiz (fabrikazioa, prozesuen ingeniaritza, logistika, giza-baliabideak, kalitatea, industrializazioa, programa berriak...) eta Taldearen nazioarteko hazkundearekin bat datozen enpresa-antolakuntza eta -kudeaketa optimizatzeko proiektuen buru ere banaiz.

Era berean, garapen teknologikoko arloetan parte hartzen dut, 4.0 industriara bideratutako berrikuntza proiektuekin, gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko fabrikazio-prozesu berrien sustapenarekin eta proiektu teknologikoekin konpainia aeronautiko handien, bezeroen eta bazkide estrategikoen baterako lankidetzan.

Concepción Azcuenaga