María de la Paz Robina

Gasteizko Michelin lantegiko zuzendaria

Zientzia Kimikoetan lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean.

1988an sartu zen Michelin Elkartean Gasteizko lantegian eta erantzukizun zenbaiteko lanpostuak izan ditu kalitatearen eta fabrikazioaren arloan eta erdi-amaitutako produktuen ekoizpenean.

Aranda de Dueroko lantegira joan zen 1993an eta hainbat ardura izan zituen 11 urtez; azkenean kamioien pneumatikoen fabrikazioko kalitatea bermatzeko arduraduna izan zen.

2004an Michelin Espainia eta Portugaleko kudeaketako eta langileen administrazioko arduradun egin zuten eta zeregin horretan aritu zen Valladolideko bulegoetatik.

2009ko uztailean Aranda de Dueroko kamioien pneumatikoen lantegiko zuzendaritza hartu zuen eta Espainian Michelinen fabrikako zuzendari postua lortu zuen lehenengo emakumea izan zen.

2016ko abuztuaren 1etik Michelinen Arabako zentro industriala zuzentzen du, Taldeko zentrorik handienetakoa da mundu mailan eta lau industria-jarduera (Gasteizen) eta zentro logistiko bat (Logroñon) ditu.

María de la Paz Robina