Idoia Uriarte

Idoia Uriarte

Euskaltel taldeko ziber-arriskuen eta ziber-segurtasunaren kudeaketa-arduraduna.

CISO (Chief Information Security Officer)

Euskaltel taldeko ziber-segurtasunaren arduraduna

Telekomunikazioetako ingeniaria, berrikuntzaren kudeaketa eta enpresen administrazio arloko masterra.

Esperientzia zabala du telekomunikazioen sektorean; ikus-entzunezko gaietan hasi zen ingeniari lanetan, ondoren maila teknikoko zenbait funtzio bete zituen (eragiketa eta mantentze arloko zuzendaria, ingeniaritzako zuzendaria), jarraian negozio arloan sartu zen, zehatz esateko, berrikuntzaren kudeaketan, zerbitzu berritzaileak aztertu, garatu eta merkaturatu zituen eta ondoren marketin barruan telebista arloa zuzendu zuen. Gaur egun Euskaltel taldeko ziber-segurtasunaren arloko arduraduna da, informazioaren segurtasuna kudeatzeaz eta negozioaren jarraipenaz arduratzen da, Taldeko ziber-arriskuak identifikatzen ditu, egiazkoak eta balizkoak, sistematikoki eta modu eraginkorrean aurrea hartzeko; era berean, segurtasun-neurrien diseinua eta ezarpena koordinatzen ditu, dela informazio-sistementzat (prozesuei euskarria ematen diete) dela sarearentzat (bezeroei eskaintzen zaizkien zerbitzuei euskarria ematen die). Euskaltel taldearen negozio-aukerekin eta estrategiarekin parekatzen du segurtasun digitala.

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORAN/LAGUNTZAILEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA