Marta Macho Stadler

Marta Macho Stadler

Matematikan doktorea eta zientzia-dibulgatzailea. “Mujeres con ciencia” blogaren editorea.

Marta Macho Stadler (Bilbo, 1962) UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta Matematiken doktorea Claude Bernard Unibertsitatetik (Lyon, Frantzia).
Zientzia dibulgatzea interesatzen zaio eta duela urte zenbait hasi zen jardueretan parte hartzen unibertsitateetan, erakunde zientifikoetan, kultura-guneetan edo ikastetxeetan.
Komunikabideetan ere lankidetzan aritzen da, esaterako, Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan edo El Periódicoko Red de Científicas Comunicadorasen Esteve Fundazioarekin lankidetzan.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren katedraren Mujeres con ciencia (https://mujeresconciencia.com) blogeko editorea da.

2015ean Alacanteko Unibertsitatearen Premio igUAldad saria jaso zuen ‘emakume eta gizonen berdintasuna defendatzeko egindako jarduerengatik eta, bereziki, emakume zientzialariek Akademian eta gizartearen aurrerapenean egindako ekarpenak ikusgarri bihurtzeko irakaskuntzan eta dibulgazioan egindako lanagatik’.

Era berean, Espainiako Matematikako Errege Akademiako Domina eman zitzaion lehenengo edizioan ‘matematikak dibulgatzen egindako lanagatik, berdintasunarekin duen konpromisoagatik eta hezkuntza-maila desberdinetako matematika-irakasleen artean zubiak eraikitzeagatik.’

2016an Emakunde Saria eman zitzaion ‘matematika eta ezagutza zientifikoa emakumeei gerturatzeko ibilbide zientifikoagatik, eta emakume zientzialariek Akademian eta gizartearen aurrerapenean egindako ekarpenak ikusgarri bihurtzeko eta erreibindikatzeko egindako lanagatik.’

PATROCINAN/BABESLEAK
COLABORAN/LAGUNTZAILEAK
ORGANIZA/ANTOLATZAILEA