Montserrat Pardo

Montserrat Pardo

Microsoft-eko harreman instituzionalen zuzendaria.

Telekomunikazioetako ekonomian aditua Carlos III unibertsitatean eta ezagutzaren eta kapital adimentsuaren kudeaketan aditua INSEADen. 2008an Alumni of the Year izateko aukeratu zuten bertako ESCP negozio-eskolan.
Montserrat Pardok bere ibilbide profesionaleko azken 21 urteak IKTei eskaini dizkie. 2006an sartu zen MICROSOFT IBÉRICAn harreman instituzionalen kudeatzaile gisa. Aurrez, 7 urtez, GRUPO TELEFÓNICAren egoitzan (Madril) hainbat postu izan zituen eta azkenengoan marketin, komunikazio eta harreman instituzionalen zuzendari orokorra izan zen. Postu horretan zegoela, negozioaren unitate desberdinak eta Grupo Telefónica aritzen zen herrialdeak koordinatu zituen. Enpresa horretan hasi aurretik, adimen lehiakorraren analista izan zen RETEVISIÓNen (Bartzelona).
Aurrez zenbait postu eta erantzukizun izan zituen GRUPO PUIGen (Bartzelona), AEGn (Frankfurt), CONSULT GBn (Canterbury) eta GRUPO VALEOn (Paris-Bartzelona).

PATROCINAN/BABESLEAK
COLABORAN/LAGUNTZAILEAK
ORGANIZA/ANTOLATZAILEA