Nati Gadea
Euskaltel Taldeko sare-planifikazioko kudeatzailea
Bilbon jaio nintzen 1967an. Jesusen Alabak ikastetxean ikasi nuen eta UBI Maristetan egin nuen. Selektibitatea gainditu nuenean, Informatika ikastea erabaki nuen Deustuko Unibertsitatean. Ikasketa horiek amaitu nituenean, Madrilera joan nintzen telekomunikazio-sistemen eta -sareen master bat egitera eta han nintzela AT&T enpresak kontratatu ninduen (gero Lucent Technologies, orain NOKIA) kommutazio-ingeniaritzako sailerako; 6 urte egin nituen han kommutazioa, seinaleztapena eta sare adimenduna garatzen eta egiaztatzen ahots-zerbitzurako.
Nire bizitza profesionalak 3 atal izan dituela esan daiteke.
Lehenengo etapan (Madril) esperientzia lortu nuen nazioarteko taldeetan parte hartuz eta taldeko lanak eta komunikazioak zenbat balio duten ikasi nuen, arrakastarako eta helburuak lortzeko. Ezagutza teknikoak ere garatzen dira, jakina, horrelako proiektuetan oso berariazkoak eta beharrezkoak baitira.
Bigarren etapa erabaki pertsonal eta profesional batek markatu zuen, Euskadira itzultzea erabaki bainuen, eta 1997an Euskaltel Proiektuan sartzeko zortea izan nuen. Nire eta beste batzuen esperientzia teknikoa aprobetxatuz, Telekomunikazioetako Euskal Operatzaile bat merkaturatu genuen; egia bihurtutako ametsa izan zen, eta nire ezagutza teknikoak praktikan jartzeko aukera izateaz gain, hazi egin naiz antolakuntzaren, prozesuen, akordioen, kontratuen… arloko gaietan. Etapa honetan ongi egindako lanak sortzen dizun betetasuna aipatuko nuke,
20 urte ondoren hemen jarraitzen baitugu, etengabe, eta hirugarren etapa hastear naiz, hau da, proiektu hau beste eremu geografiko batzuetan ere haztea.
Puntu honetan nago, nire hirugarren etapa profesionalean, eta enpresa honen talde teknikoetako baten buru naiz, gaur egun Euskaltel Taldeak bere erreferentziazko hiru eremu geografikoetan eskaintzen dituen zerbitzu guztientzako sareen integrazio-proiektuak egiten. Orain funtsezkoa da zorroztasun teknikoa sareko irtenbide berria definitzeko eta geografian zehar banatutako taldeak eratzea ere bai, Enpresako balioekin funtziona dezaten: Bizkortasuna, Berrikuntza, Zintzotasuna eta Gertutasuna. Beharrezkoak baitira bizi garen gizartean kalitatezko telekomunikazio-produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.