Andrea Garín Villanueva

Andrea Garín Villanueva

The Best 5-en sortzailea eta zuzendaria

Andrea Garín enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Estrategian espezializatuan Uppsalako (Suedia) Unibertsitatean. 28 urte besterik ez dituen arren, Amerika, Afrika eta Europako zenbait herrialdetan bizi izana da; eta multinazional zenbaitetako salmenta eta negozio-garapen arloan ibili izan da.
Mexikon bere lana uztea erabaki zuen, gaur egun egia bihurtu duen ideia bat zela eta. Andreak sortu zuen The Best 5; E-commerce bat da, inteligentzia artifizialaren bidez produktuei buruz Interneten dagoen informazio guztia aztertzen du eta mota bakoitzean gomendatutako 5 hoberenak erakusten ditu, preziorik hoberena eskaintzen duten webguneak zein diren adierazteaz gain.  Hau da, bilaketako denbora aurrezten digu eta produktuak Internetez erostean izaten ditugun hamaika zalantza ere bai, produkturik hoberenak erakusten baitizkigu klik batean.
Enpresari gazteari zenbait sari eman dizkiote The Best 5-en berrikuntza disruptiboagatik 50.000 euro baino gehiagoko balioarekin; lehenengo inbertsio-erronda itxi du, bigarren erronda ixteko lanean dabil eta, berak esaten duen bezala, ez da bere helburua lortu arte geratuko: online erosten duten guztien erosketa-gidari nagusia izatea.

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORAN/LAGUNTZAILEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA