Mª Luz Guenaga
Inspira Steameko zuzendaria
Ingeniaritza Informatikoan doktorea, Mari Luz Guenaga Deustuko Unibertsitateko
Ingeniaritza Fakultateko Teknologia Informatikoen, Elektronikoen eta
Komunikaziokoen Departamenduko irakaslea da eta fakultate horretako Deusto
LearningLab taldeko arduraduna (http://learninglab.deusto.es/). 2007an egin zen
doktore “Baliabide digitalekiko zentroetako irisgarritasun digitala ikusteko ezgaitasuna
duten pertsonentzat” tesiarekin. Berak zuzentzen duen ikerketa-taldea erreferentea da
STEAM hezkuntzan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika hitzen
siglak ingelesez). Hainbat europar proiektutan hartzen du parte STEAM hezkuntza
hobetu asmoz, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleengan pentsamendu
konputazionaleko trebeziak garatzeko eta teknologiarekiko interesa hazi dezaten, batez
ere neskek. Deustun zuzentzen dituen proiekturik garrantzitsuenetako batzuk hauek
dira: OSOS-Open Schools for Open Societies (http://openschools.eu/), NEXTLAB-Next
Generation Stakeholders eta Next Level Ecosystem for Collaborative Science Education
con Online Labs (http://nextlab.golabz.eu/) eta INSPIRA-Fomento de las vocaciones
tecnológicas entre las chicas (http://inspirasteam.net/). Bere ibilbide akademikoa eta
ekintzailetza konbinatu ditu. 2004an Gizer.net sortu zuen, gizarte-teknologiako enpresa,
eta 8 urte baino gehiagoz I+G+b arduraduna izan zen eta deialdi publikoetako
proiektuen zuzendaria eta koordinatzailea ere bai; era berean, enpresako ikerketa eta
berrikuntza kudeaketako arduraduna ere izan zen.