Susana Marcos

Susana Marcos

Fisikaria, zientzialaria eta ikertzailea Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusian.

Susana Marcos CSICeko ikerketa-irakaslea da eta Optika institutuko optika bisualaren eta biofotonikoaren laborategiko zuzendaria. Estatuko Ikerketa Agentziako batzorde zientifiko-teknikoko presidentea ere bada eta 2EyesVision enpresaren sortzaileetako bat. Salamancako eta Harvardeko unibertsitateetan ikasia, bere ikerketa optika, fisika, ikusmena, ingeniaritza eta neurozientziaren alorrean dabil. Bere garapenak eragin handiko 200 argitalpen baino gehiagotan islatu dira eta 17 patentetan, gehienak sektoreko oftalmikoko enpresentzako lizentziak. Bere lanak hainbat aitortza jaso ditu, besteak beste, Optical Society of America elkartearen Adolph Lomb Medal; International Commission for Optics batzordearen ICO Prize; Fisikako Espainiako Errege Elkartearen Fisika, Berrikuntza eta Teknologia saria eta Rey Jaime I saria.

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORAN/LAGUNTZAILEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA