“Teknologia nesken gauza ere bada”

Micro:bit happy plant tailerra

Haurrentzako tailerra, Micro:bit plaka elektroniko hezitzailea erabiliko dute, modu atseginean elektronikaz, robotikaz eta programazioaz ikasteko. Lurra lehor dagoelako landare bat ureztatu behar den kontrolatu ahal izango dute egingo duten programari esker; horretarako, hezetasuna neurtuko dute sentsore batekin eta led-en pantailan aurpegi tristeko emotikono bat marraztuko dute ura behar badu eta aurpegi alaikoa, behar adina ur badu. Micro.bit proiektua BBC-k sustatu zuen Erresuma Batuan 2016an; horri esker, Erresuma Batuko milioi bat eskolaumek plaka hau jaso dute elektronika, robotika eta programazioa ikasteko; Camp Tecnológico ari da Micro.bit Espainian sartzen teknologia ikasten urte gutxirekin hasteko praktika onen eredu gisa eta ikastetxeetan ere sartzen ari da.

Vitoria-Gasteizen, Artium Zentro-museoan

Iraupena: Ordu eta erdi
Adina: 8 – 14 urte
Txandak: 10:30etik 11:00etara eta 12:00etatik 13:30era

Bilbon, Azkuna Zentroan

Iraupena: Ordu eta erdi
Adina: 8 – 14 urte
Txandak: 10:30etik 11:00etara eta 12:00etatik 13:30era

PATROCINAN/BABESLEAK

COLABORAN/LAGUNTZAILEAK

ORGANIZA/ANTOLATZAILEA